Elomendin zauritutako mendizalea ospitalera

Guaixe 2010eko maiatzaren 10a

Larunbat eguerdian (14:15 aldera) mendi istripua izan zuen 33 urteko uhartear batek, A.R.C.. Berak eta beste hiru mendizalek Elomendiko Diablo zulora joan nahi zuten. Harako bidean uhartearrak irrist egin zuen eta lau metroko erorikoa izan zuen. Erortzerakoan uhartearrak bizkarrean kolpe handia hartu zuen eta ezin mugitu gelditu zen, sasi eta zuhaitz artean. Berarekin zihoazenek larrialdi zerbitzuetara hots egin zuten. Suhiltzaileen helikopteroa eta Guardia Civileko erreskate taldeak parte hartu zuen uhartearra erreskatatzeko lanetan. 16:45ean helikopteroz ospitalera eraman zuten. Gero helikopteroa erreskatatzaileen bila bueltatu zen, haien kabuz ezin baitzuten zulotik atera. Bitartean zauritutakoaren bi kide, laguntza bila joan zirenak, galdu egin ziren. Suhiltzaileek onik opatu zituzten.