Gorriti aurrera Palentziako Hiria Irekian

Guaixe 2010eko maiatzaren 24a

Igandean binaka jokatzen ari den Palentziako Hiria Irekiko final laurdenak jokatu ziren. Jon Gorriti atzelari uhartearrak Alvaro Gomezen laguntza izan zuen aurreko koadroetan, Urdaniz eta Altunaren kontra egiteko. Lehendabiziko jokoan 8-10 gailendu ziren Alvaro Gomez eta Gorriti, baina bigarrenean berdindu egin zuten Urdanizek eta Altunak. Berdinketa hausteko hirugarren jokoan 3-5 nagusitu ziren uhartearra eta errioxarra, txapelketan aurrera eginez. Jon Gorritik lan bikaina egin zuen, apenas akatsik egin gabe. Finalerdiak larunbatean jokatuko dira. Alvaro Gomez eta Gorritik Antxia eta Huarte izanen dituzte aurkari, eta Del Reyk eta Arzelusek Amantegi eta Zabala. Final handia igandean erabakiko da.