Igerilekuak ia hilabete gehiago egonen dira zabalik

Guaixe 2010eko ekainaren 7a

Larunbatean zabalduko dira Uharte Arakilgo igerilekuak. Aurten zabalik egoteko egutegia luzatu du udalak eta ia hilabete gehiago izanen da bainua hartzeko, irailaren 12ra arte. Larunbatean igerileku sasoia mustutzeko haurrendako animazioa, giñolak, txokolatada eta beste izanen dira. Ospakizunerako sarrera doakoa izanen da. Igerilekua ireki aurretik Uharte Arakilgo Udalak zenbait hobekuntza egin ditu azpiegituran. Esaterako, ura berotzeko eguzki-plakak jarri ditu. Bestalde, bainu sasoirako txartelak eskuratu nahi dituenak udaletxeko idazkaritzatik pasa beharko du bulego ordutegian (10:00etatik 14:00etara). Sasoiko txartela                    Eguneko sarreraErroldatuak                               Erroldatu gabeakAdina         Zenbatekoa        Zenbatekoa    Zenbatekoa0-4                   0                          0                      05-10               12,5                     18,5                   311-16             18,5                     24,5                   417-64             30,5                     42,5                   565 +                0                         18,5                   3