Gorriti Errioxako Irekitik kanpo eta Nagore aurrera

Guaixe 2010eko ekainaren 7a

Asteburuan Errioxako Irekiko final hamaseirenak eta zortzirenak jokatu dira Quelgo eta Castañareseko pilotalekuan. Larunbateko final hamaseirenetan, Uharte Arakilgo Jon Gorriti atzelariak bi jokoetan galdu zuen Altunaren kontra, txapelketatik kanpo geratuz. Aldiz, igandeko final zortzirenetan lesioa gainditu eta pilotalekuetara itzuli den Jorge Nagore irurtzundarrak Altuna mendean hartu zuen, baina kostata; bi hilabete eta erdi lesionatua egon eta gero partidan sartzea kosta egin baitzitzaion. Lehen jokoan 4-10 galdu zuen irurtzundarrak, bigarrenean 10-5 gailendu zen, eta berdinketa hausteko azken jokoan 5-3 irabazi zuen. Asteazkenean final laurdenak jokatuko ditu Naxeran. Pilota emaitzak. Atzo Eibarko Astelenan jokatutako lehian Olazabalek eta Aitor Zubietak 22-21 irabazi zieten Idoateri eta Pascuali. Eta azken lehian, Alberto Ongayk eta Ceciliok Apezetxearen eta Ladis Galarzaren kontra 10-6 galtzen zutenean, bertan behera geratu zen partida.