Gorriti Nafarroako lau t´erditik kanpo

Guaixe 2010eko ekainaren 21a

Abian da Nafarroako lau t´erdiko pilota txapelketa ofiziala. Final zortzirenetako partidak larunbatean jokatu ziren Bargotan, eta tartean Bengoetxea VII.ak 22 eta 14 irabazi zion Jon Gorriti uhartearrari. Leitzakoak Uharte Arakilgoak baino hobeto asmatu zuen, eta dejada politei esker lortu zuen garaipena.Jon Gorriti txapelketatik kanpo geratu da, eta Jorge Nagore da geratzen den sakandar bakarra. Irurtzundarra, gainera, San Ferminetan txapela janzteko faboritoetako bat da. Nafarroako lau t´erdiko txapelketak uztailaren 3an izanen du segida, Urdiaingo festetan jokatuko diren final laurdenetan. Antxiak Huarte izango du arerio, Mikelek Mitxelena, Alvaro Gomezek Urdaniz eta Nagorek Bengoetxea VII.a. Pilota emaitzak. Atzo Gasteizko Ogetako finala zabaltzen zuen partidan, Berasaluze VIII.ari eta Beginori 21 eta 22 irabazi zieten Gonzalezek eta Zubietak. Eta Gordexolan, Jorge Nagorek eta Zabalak 10-ean utzi zituzten Amantegi eta Altuna.