Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean egindako bilkuran Nafarroako Gobernuak erabaki zuen Uharteko Embalajes Breton SL enpresari 486.000 euro arteko bermea ematea, gehienez ere 120 hilabetetan amortizatzeko. Uharte Arakilgo enpresak 810.000 euroko inbertsioa eginen du. Sargaitz industrialdean 3.487,93 m2 pabilioia eginen du Embalajes Breton SLk. Nabe berriak bi espazio izanen ditu: bata, egur berdea biltzeko eta bestea egurra lehortzeko. Embalajes Breton SL enpresak 2004an hasi zuen bere jarduna eta neurrira egindako egurrezko bilgarriak, kaxoiak, paleak, esportaziorako kutxak eta abar ekoizten ditu. Aval NavarraNafarroako Parlamentuak ekonomia suspertzeko eta krisiaren aurka borrokatzeko plana (2009-2011) onartu zuen azaroaren 6an, Foru Lege baten bidez, eta Aval Navarra plan horren baitan dagoen neurria da. Neurria Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak hitzartu zuten.Bermeei dagokienez, enplegua sortzeko inbertsioei sostengua ematea eta enpresa txiki eta ertainetarako kostu eta epe egokiak dituen finantzaketa bultzatzea dute xede, gaur egun maileguak lortzeko zailtasunak daudela kontuan hartuta. Horretarako, Nafarroako Gobernuak eta Sonagar sozietateak hitzarmena izenpetu zuten 2008ko azaroaren 25ean, eta, hari jarraiki, sozietateak azterlan teknikoak eginen ditu, kasu bakoitzean bermea ematea komenigarria ote den edo ez ikusteko; gainera, enpresei bermeak emanen dizkie, Nafarroako Gobernuaren azpi-bermearekin.Sakanako beste bermeakEnpresa Inbertsioa BermeaBaikor Worldwide SL 907.300 544.380 Beriain Azpia 1.297.983 600.000Zurgindegi bat 402.097 241.258Mufabrik SL 312.800 187.680