Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aralarko Santutegiko arduradun gisa urte bete egin du Mikel Garziandia kaperauak eta "balantzea positiboa" dela esan digu. "Aurretik Mikel Larranbeberek martxan jarritako hainbat ekimen abian zeuden eta haiei segida eman diet". Santutegiko kaperauak jakinarazi duenez, urte honetan ezgaituendako sarbideak prestatu dira, aparkalekua handitu egin da aterpetxearen parean eta bide bazterrak hobetu dira. Aterpeko kristaldegian mahaiak jarri dira, jende gehiago hartu ahal izateko. Otsailaren 27ko haizeteak 180 km orduko abiadurarekin jo zuen eta kalteak sortu zituen. Pilareko ermitako teilatuaren zati bat eraman zuen eta santutegiko teilatuko hainbat harlauza mugitu. Horiek aseguruaren bidez konpondu dituzte. Egitekoen artean, taberna eta jatetxean suteen aurkako sistema jartzea dago. Hori aurki eginen dute. Bitartean, santutegia ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen hasi da. Bestalde, Mikel Gartziandiak jakinarazi zigun santutegiari buruzko museo txiki bat prestatzeko asmoa dutela. Hura santutegiari itsatsia dagoen ostatuaren zatian egonen da. Horretaz gain, bilera gela bat ere prestatzeko asmoa du.