Telefonia antena berria

Guaixe 2010eko uztailaren 20a

Astelehenean egindako bileran Nafarroako Gobernuak onartu zuen jendaurreko informazio aldian jartzea Telefónica Moviles enpresaren azpiegituren lurralde planaren eguneraketa. Ukitutako udalekin biltzeko bidea ere onartu zuen gobernuak. 2002ko Foru Lege batek arautzen ditu uhin elektromagnetiko ez gidatu bidezko telekomunikazio estazioak. Araudiak, enpresa operatzaileak azpiegituren lurralde plana aurkeztera behartzen ditu. Dauzkaten estazioak eta etorkizunerako asmoen berri ematera behartzen ditu.   Enpresak 65 antena berri jarri nahi ditu Nafarroan. Iazko irailean aurkeztutako espedientean, hirugarrenean, telefono mugikorren enpresak dozena bat antena jartzeko herriak aipatzen zituen. Haietako bat Uharte Arakil da. Enpresak aurkeztutako espedienteak Nafarroako Gobernuaren hiru sailen aldeko txostena dute.