Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero moduan agorrileko azken igandea artzaintzaren goraipamena egiteko marko bihurtu zen Uhate Arakil. Eguraldia lagun, Artzain Egunaren 43. edizioaren kontura, makina bat izan ziren Uhartera bildu zirenak. Zentzu guztiendako gozagarriak opatu zituzten Uharten. Eguerdian Aralar Mendi Elkarteak Artetako Jose Ulibarrena eskultorea eta Antonio Uharte herriko artzaina omendu zituen. Azken hori jubilatu berri da, baina bere jardunari ilobak emanen dio segida. Artzain Egunak ere ardi-motzaileek sortutako Artilea elkartea aurkezteko balio izan zuen. Lehiaketan, guztiek ere, euskal selekzioaren elastikoarekin parte hartu zuten. Bazkaldu aurretik, eta sariak banatu ondoren, gazta txapelketako gazta irabazlearen enkantea egin zen. Irungo Solbes Gourmet enpresako Joaquin Solbesek gazta erdiagatik 4.200 euro ordaindu zituen. Herri bazkariaren ondoren jendea Geinbera zelaian bildu zen, artzainen eta haien txakurren trebetasuna ikusteko.SariakXXVIII. gazta txapelketa1. Ricardo Remiro, Eulate.2. Sat Ezkurra, Izurdiaga.9. S.C.A.. Araña Etaio, Arbizu.XXIII. Ardimotzaileen txapelketa1. Luis Sorrosal, Mediana, Zaragoza.XVI. Ardiki txapelketa1. Napardi elkartea, Iruñea.XLIII. Artzain-txakurren txapelketa1. Ttiki, Aresoko Antonio Alustizarena. 2. Lagun, Amaiurko Joxe Mari Ixtilartena. 3. Hiru, Etxarri Aranazko Jesus Razkinena. 6. Lagun, Uharte Arakilgo Antonio Uharterena. Euskal artzain txakur onenaLagun, Uharte Arakilgo Antonio Uharterena. Hobekien jantzitako artzaina Pedro Ansa, Aranokoa. Hobekien Hezitako artaldea Antonio Uharteren 1. taldea. Euskal artzain txakur onenaLagun, Uharte Arakilgo Antonio Uharterena. Latxa ardien esne ekoizpen txapelketaArkume burugorriak1. S.C. Martirenarena, Uitzi. 2. Antonio Uharterena. Uharte Arakil.3. S.C. Martirenarena, Uitzi. Arkume arpeltzak1. Loperena anaiena, Egozkue. 2. Eduardo Bidaurretarena, Erro. 3. Jose Angel Azpirotz Erbitirena, Beuntza. Arkume heldu burugorriak1. Isidro Bazterrikarena, Ituren. 2. S.C. Martirenarena, Uitzi. 3. Antonio Uharterena. Uharte Arakil.Arkume heldu arpeltzak1. Loperena anaiena, Egozkue. 2. Josu Ollorena, Goldaratz.3. Jose Angel Azpirotz Erbitirena, Beuntza.