Erakusketak denboraren makinarena egin zuen

Guaixe 2010eko irailaren 14a

Agorrilaren 15etik 24ra Donibane Jubilatu Elkarteak erakusketa jarri zuen. Bere egoitzan, udaletxeko ezkaratzean eta plazan 300 objektutik gora ikusteko aukera izan zen. Guztiek ere denboraren makina berezi bat osatu zuten. Izan ere, erakusketa osatu zuten 300 objektuak garai bateko bizimoduaren isla ziren. Hala, nekazaritzan, abeltzaintzan, medikuntzan, zurgintzan edo iturgintzan garai batean ibilitako lan tresnak izan ziren ikusgai. Haiekin batera, etxeetan egunerokoan erabiltzen zirenak, edota, billeteak, txanponak (brontzezko marabedi nafar bat tartean). Mila pertsonatik gora pasa ziren erakusketatik.  Donibane Jubilatu Elkarteko presidente Eduardo Gonzalok jakinarazi du "primerako" esperientzia izan dela.  Eta gaineratu du etorkizunean etnografia museoa egiteko asmoa duela elkarteak. Horregatik, erakusketan izan diren objektu guztiekin katalogoa egin da. "Museoa gauzatuko balitz, nora jo jakiteko. Gainera, jendeak objektu gehiago eskaini ditu". Erakusgai jarri ziren objektuak haien jabeen eskuetan daude, berriro ere. Gonzalok eskerrak eman nahi izan dizkie erakusketa antolatzen lagundu zuten guztiei.Bidaiak Asteazkenean Artajonara. Urriaren 13an Tarazona-Tutera