Sakandarrak Uharte Arakil-Beriain Km Bertikalean-Gizonak:1.Didier Zago: 40:219. Jon Arrieta: 45:5711.Jose Luis Beraza: 46:2516.Ander Unzurrunzaga: 47:5220.Fermin Gabirondo: 48:4422.Migel Angel Plazas: 49:5142.Patxi Albeniz: 52:2747.Fidel Jimenez: 52:5248. Iñaki Lopez: 52:5458.Migel Angel Lanchas: 53:5559.Jose Migel Garziandia: 53:5767.Fernando Igoa: 54:4771.Patxi Cano: 55:0076.Iker Flores: 55:31)84.Migel Aldaz: 56:3087.Egoitz Aldaz (57:00)92.Alberto Arrizabalaga: 57:1896.Patxi Arbizu: 57:27104.Jokin Vilariño: 58:13107.Patxi Rubio: 58:45111.David Oroz: 59:18113.Juan Felipe Lizarraga: 59:21116.Xabier Garziandia: 1:00:05119.Carlos Crespo: 1:00:33123.Ibai Gorriti: 1:01:50137.Josu Ezkurdia: 1:26:12-Emakumeak:1.Izaskun Zubizarreta: 51:137.Maitane Txueka: 1:00:2911.Jone Pelaez: 1:14:34*Oharra: antolakuntzak ez zuen korrikalarien herrien daturik jaso, eta horregatik litekeena da sakandarren bat faltatzea. Goizean hotz eta eguzkia gero. Igandean eguraldiak II. Uharte Arakil-Beriain Km Bertikalarekin bat egin zuen eta korrikalariei laguntzeaz gain, Beriaingo txoko, malda eta gainean ikusle askok jarraitu zuten Aralar Mendi elkarteko mendi taldeak antolatutako proba ikusgarria. 162 korrikalari zeuden izena emanda, eta horietatik 151k hartu zuten irteera. Uharte Arakilgo pilotaleku paretik banaka-banaka aterata - proba kronometratua da - guztiek helmuga bera zuten: Beriaingo puntan dagoen San Donato baselizara heltzea. 5 km-ko mendi lasterketa ikusgarria da kilometro bertikala, proba motza baina intentsitate handikoa, sekulako maldak igo behar baitira. Hara datua: tarte labur horretan 1.023 metroko desnibel positiboa dute aurrez-aurre korrikalariek eta proba kronometratua denez eta gainontzeko korrikalarien denboraren erreferentziarik ez dutenez, erlojuaren kontra eta euren buruaren kontra egin behar izaten dute lana korrikalariek. Proba bi txapelketetarako baliagarria zen: batetik II. Euskal Igoera Bertikalen Zirkuitua erabaki zuen, Anboto km bertikala, Txindoki km bertikala eta Azpeitiako Zuzenien km bertikala jokatu eta gero, eta, bestetik, Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuiturako puntuagarria zen. Zago eta Zubizarreta nagusiBada, iazko moduan Aragoiko selekzioarekin aritzen den Didier Zago frantziarrak sekulako erakustaldia eman zuen. Iaz 40 minutu eta 41 segundo behar izan zituen San Donato ermitara heltzeko, eta aurten 20 segundotan jaitsi zuen bere marka eta probako errekorra, 40 minutu eta 20 segundotan heldu baitzen. "Iaz lainoa zegoen eta aurten metereologia perfektua zen" zioen frantziarrak, egindako lanarekin kontentu. Fernando Etxegarai bigarrenari hiru minutu pasa atera zizkion, eta Juan Mari Garin beteranoa hirugarrena sailkatu zen, lau minutu pasara. "Zago minutu bat atzerago atera zait erritmo oso gogorrean, eta harrapatu nauenean berari segitzen saiatu naiz, baina ezin izan dut" zioen Etxegaraik, txapeldunaren nagusitasuna goraipatuz. Euskal Igoera Bertikalen Zirkuituko txapelduna izan da Zago, Anboto, Txindoki eta Beriaingo km bertikalak irabazi eta gero eta Zuzenien km bertikalean bigarrena sailkatuta. Halaber, Espainiako Kopako burua da. Nesketan, 9 hilabete lesionatuta egon ondoren probetara itzuli den Izaskun Zubizarreta izan zen azkarrena (51:13), iaz Nerea Amilibiak ezarritako marka 58 segundotan hobetuz eta iaz berak egindako lana bi minututan jaitsiz. Ildo honetan, Nerea Amilibia Italian zegoen Munduko Kopan parte hartzen, baina berak irabazi du Euskal Igoera Bertikalen Zirkuitua, lehendabiziko hiru probatan aurrean izan eta gero. Sakandarrei dagokionez, gizonezkoetan Jon Arrieta uhartearra izan zen lehen sakandarra, bederatzigarren denbora onena egin eta gero (45:57). Emakumezkoetan, aldiz, Maitane Txueka arbizuarra izan zen azkarrena, zortzigarren postuan helduta (1:00:29). Sariei dagokionez, txapeldunek garaikurrak, txapela eta 300 euro jaso zituzten, bigarrenek garaikurra eta 150 euro, eta hirugarrenek garaikurra eta 100 euro. Beteranoek garaikurra jaso zuten. www.uhartearakil-beriain.comProbako informazio guztia.