Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilgo ezker abertzaleko zinegotziek Nafarroako Gobernua ri exijitu diote "Kudeaketa Batzordea osatu bitartean, gure herriak bizi duen kaos instituzionala gainditzeko irtenbideak" emateko. Zinegotzi independentistek Nafarroako Gobernuari leporatu diote "bost hilabetez Uharte Arakilgo Udala blokeatzeko hautua egitea". Horrek herriak bizi duen "egoera larrian" sakontzen duela azpimarratu zuen. Bestalde, ezker abertzaleko zinegotziek salatu dute Toki Administrazio Departamentuak hilabete eta erdian iritzi kontrajarriak ematea: "hasiera batean gelditu ginen hiru zinegotziok udala kudeatzea nahi zuen eta geroago ezin genuela inolako erabakirik hartu erabaki zuen". Gobernuari galdetu diote, besteak beste, "zergatik abiatu du komisio kudeatzailea eratzeko prozesua dimisioa aurkeztu zenetik hiru hilabetera?" Ezker abertzaleko zinegotziek Nafarroako Gobernua egin dute herriaren egungo egoeraren arduradun bakarra. KonpromisoaUharte Arakilgo ezker abertzaleko hiru zinegotziek "herria normaltasunean oinarritutako eskenatoki batera eramateko eta herrien interesak defendatzeko eskuak loturik" dituztela azaldu zuten. Hala ere, hori lortzeko konpromisoa hartu dute. Bestalde, "herriaren alde lan egin nahi duten guztiei Kudeaketa Batzordean parte hartzeko" deia egin zuten zinegotzi independentistek. Hautagaiak aurkezteko 20 eguneko epea aurki despedituko da. Inor aurkezten bada Hauteskunde Batzorde Zentralak oniritzia eman beharko dio eta ondoren osatuko litzateke Uharteko Udalaren Kudeaketa Batzordea. Prozesua azarora arte luzatu daiteke.Idazkaria Ostiralean jubilatuko da udal idazkaria. Irañeta, Uharte Arakil eta Arruazuko udal ordezkariek aurreko ostiralean bildu eta erabaki zuten aldi baterako idazkaria kontratatzeko deialdia egitea.