Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurko aurreikusia bazegoen ere, azkenean, astelehenean bozkatuko dute langileek ELAk, UGTk eta CCOOk zuzendaritzarekin egindako aurre-akordioaz. Atzokoan langileen batzarra izan zen eta enpresa batzordean dauden sindikatuek euren jarrerak azaldu zituzten. Aipatu hiru sindikatuek aurre-akordioa defendatu zuten, LAB, berriz kontra azaldu zen. Gaur langileak iritzia ematekoak ziren, baina Laneko SAL-eko bazkideak bildu behar direnez, aurre-akordioari buruzko iritzia astelehenean emanen dute.