Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bost kide izanen ditu Uharte Arakilgo
Udaleko Kudeaketa Batzordeak.
Alde batetik, ekainaren 4ko
dimisioen ondoren udalean gelditu
diren ezker abertzaleko hiru
zinegotziak (Ioana Ijurko Risco, Gaizka
Huarte Balda eta Ismael Martiarena
Legarra), eta, bestetik, Juana
Maria Sainz Betelu eta Maria Cruz
Retegi Arraras uhartearrak.
Nafarroako Gobernuak aurreko ostiraleanegindako
bilkuranadostuzuen
Kudeaketa Batzordearen osaketa.
Hauteskunde Batzorde Zentralaren
oniritzia jaso ondoren bilduko da
estreinakoz Kudeaketa Batzordea.
Haren lehen egitekoa alkatea aukeratzea
izanen da.