Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilgo Donibane Jubilatuen Elkartean olerki errezitaldia izanen dute larunbatean. Uharteko jubilatuek azken urteetan erakutsi dute letretan interesa dutela. Aurtengoa poesia errezitaldiaren 5. edizioa dute. Errezitatzaile eta idazle abilak bilduko dira jubilatuen elkartean: Mercedes Viñuela, Mikel Sanz, Ainhoa Aznarez, Alfonso Muro eta Blanca Arrizabalaga. Nork bere poesiak eta gustuko dituzten idazleenak errezitatuko dituzte. Azken urteetako bidea jarraiki, olerki zale talde ederra espero dute antolatzaileek. Poesia saioaren ondoren, otamena izanen da.