Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostegunean bildu zen estreinakoz Uharte Arakilgo Udaleko Kudeaketa Batzordea. Hura ekainaren 4ko dimisioen ondoren udalean gelditu diren ezker abertzaleko hiru zinegotziak (Ioana Ijurko Risco, Gaizka Huarte Balda eta Ismael Martiarena Legarra), eta Juana Maria Sainz Beteluk eta Maria Cruz Retegi Arrarasek osatzen dute. Lehen bilkuran Ismael Martiarena Legarra aukeratu zuten batzordeko buru. Martiarenak adierazi zuen legegintzaldia despeditu arte "herri interesen alde lan egiteko" asmoa dutela. Tarte horretan irekiak dauden arazoei "ahal den heinean irtenbidea" ematen saiatuko direla gaineratu zuen Martiarenak. Maiatza bitarteko epea egoera ekonomikoek eta epaien ebazpenek markatuta egonen direla aurreikusi zuen. Aldi berean, batzorde-buruak "herria normaltasun egoera batera eramateko ardura" hartu dutela. "Erabakiak herriari plazaratuz kudeaketa gardena" egiteko helburua dutela nabarmendu zuen. Epaien inguruan sortzen denarekin jokabide bera izanen dutela jakinarazi zuen. Idazkariari "biktimismoz inguratuta" jubilatzea leporatu zioten. Epaitegiek bere eginkizunak zalantzan jarri zituztela gogorarazi zuten.