Poesia errezitaldi arrakastatsua

Guaixe 2010eko azaroaren 15a

Larunbatean olerki saio ederra izan zuten Uharte Arakilgo Donibane jubilatuen elkartean. Bertan izan ziren Blanca Arrizabalaga, Mercedes Viñuela, Mikel Sanz, Ainhoa Aznarez eta Alfonso Muro. Haien hitzekin gozatzeko prest, 30 bat lagun bildu ziren, uhartearrak gehienak, baina baita iruindarrak ere. Olerkigile eta errezitatzaileek ikusleak hunkitu zituzten.Poesia saioaren ondoren, guztiendako otamena izan zen. Gainera, errezitatzaileek gazta bana jaso zuten.