Felipe Gorritik Atlantikoa zeharkatu du

Guaixe 2010eko azaroaren 30a

Larunbatean Buenos Aireseko Todos los Santos abesbatzak eta Denak Bat Camerata taldeak Felipe Gorriti musikagilearen Meza Re-n eskaini zuten Argentinako hiriburuan. Era horretan Uharte Arakilgo konpositorearen obra mustu zuten Euskal Herritik kanpo. Xabier Iñaki de Arza Blanco maisuaren zuzendaritzapean aritu ziren. Kontzertua Denak-Bat Kultur Elkartearen ekimenen baitan antolatu zen, Buenos Aires hiriko Gobernuaren Kultura Sustatzeko Egitasmoak babestuta. Organista eta musikagileaFelipe Gorriti Osanbela (1839-1896) Uharte Arakilen jaio zen. Aita organista eta musikagilea zuen eta etxean ikasi zuen musika txikitatik. Gero, Iruñean Mariano Garciarekin eta Madrilen Hilarion Eslavarekin osatu zituen musika ikasketak. 1859tik 1867ra Tafallako Santa Maria elizako organista izan zen, Tolosako Santa Maria elizako organista postua eskuratu zuen.Bere garaiko organista nagusienetakoa izan zen eta musikagile moduan 250 lanetik gorako ondare oparoa utzi zuen. Horien artean dira, adibidez, Meza Re-n, Meza Do-n eta Agur Jesusen Ama abesti ezaguna. Bere eragina oso garrantzitsua izan zen bai musikagile berrien trebakuntzan eta baita Tafallan eta Tolosan musika sustatzen ere, musika banden bitartez.