Mikel Irigoien uhartearra Iturrotz taldean ariko da

Guaixe 2011ko martxoaren 3a

Asteburu honetan abiatuko da BTT edo mendi txirrindularitza lasterketen egutegia, Izkuen prestatu den lasterketarekin. Proba hau Rural Kutxa BTT Koparako baliagarria da. Aipatu torneoan 8 lasterketa izanen dira, tartean urriaren 2an Izurdiagan jokatuko dena, kopa itxiko duena hain zuzen. Bada, BTT modalitatean dabilen txirrindulari bat dugu gurean, Uharte Arakilgo Mikel Irigoien. Junior mailan dabil Irigoien, aurtengoa bere bigarren denboraldia da, eta larunbatean Ororbian aurkezpena egin zuen Iturrotz taldean dabil. 61 txirrindulari ditu Iturrotz mountain bike taldeak - horietatik 46 6 eta 17 urtekoak dira-, eskola mailatik hasi eta elite mailaraino. Diego Latasa entzutetsua da Iturrotzeko Conor-Saltoki elite eta 23 urtez azpiko mailako burua, Diego Latasa, Jesus Bakaikoa, Ander Villanueva, Josu Linzoain eta besterekin batera. 95.000 euroko aurrekontua du taldeak eta helburua Euskal Herriko eta Nafarroako lasterketetan parte hartzea da, Rural Kutxa Kopa tartean, eta Espainiako kopako probetan aritzea. Rural Kutxa BTT Kopa abianIgandean hasiko da Rural Kutxa BTT Kopa, Izkuen antolatutako XX. Galtzagorri trofeoarekin, eta urriaren 2an despedituko da, Izurdiagako VI. San Juan Trofeoarekin. Tartean beste sei proba izanen dira puntuagarriak aipatu koparako: martxoaren 27an Tafallan jokatuko dena, apirilaren 3an Zangozakoa, apirilaren 10an Tuterakoa, maiatzaren 15ean Lizarrakoa, ekainaren 4an Arazurikoa eta uztailaren 2an Kaskantekoa. Iturrotz, Saltamontes, 39x26 eta BTT 4 Caminos de Sangüesa taldeek antolatu dute aurtengo kopa, hirugarrena, orain arteko bi edizioek izan duten arrakasta aintzat hartuz. Proba bakoitzean parte-hartze handia espero da, 200 txirrindulari ingurukoa, profesionalak tartean. Conor-Saltokiko Diego Latasak eta Olatz Odriozolak iaz lortutako tituluak defendatu beharko dituzte. Horretaz gain, proba bakoitzean kategoria txikikoendako lasterketak izanen dira.