Tafallan Felipe Gorriti gogoan

Guaixe 2011ko apirilaren 12a

Uharte Arakilgo musikari Felipe Gorritik sortu zuen Tafallako banda duela 1861 urtean. 150. urtemugan, Tafallesa bandak gogoan izan zuen bere sortzailea. Larunbatean Uharte Arakilgo musikaria omendu zuten. Uhartearrak Tolosako banda ere sortu zuen eta, beraz, bi bandek bat egin zuten omenaldian. Tafallako kaleetan barna jo eta gero, elizaren ondoko plazara joan ziren. Bertan, Tubal kaleko 1. zenbakian, Felipe Gorriti bizi izan zen etxean, bere omenezko plaka jarri zuten. Altaffaylla kultur elkarteak antolatu zuen ospakizuna. Tafallako Udalak ere bat egin zuen. Omenaldia ixteko, Tafallako bandak eta hiru abesbatzek Felipe Gorritiren Gran Miserere obra eskainiko dute ostiralean, 20:30ean.