Igerilekuko taberna kudeatzeko deia

Guaixe 2011ko maiatzaren 5a

Uharte Arakilgo Udalak igerilekuko taberna-jatetxearen kudeaketa emateko deialdia egin du. Kudeaketa, gehienez ere lau urterako emanen da. Interesatuek garagarrilaren 1era arte dute epea eskaerak aurkezteko. Informazioa nahi duenak udaletxera jo dezake edo navarra.es atariko kontratazio atarian kontsultatu dezake baldintzen plegua.