Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Behar bezalako jaiotza bat egiten ari dira Uharte Arakilgo Donibane jubilatu elkartean. Luis Borrega, Javier Beunza, Katy Mayor, Jesus Mari Garmendia eta Felipe Orabengoa irakasleekin porespana egoki lantzen ikasten ari dira uhartearrak.Aurreneko hiru irakasleak ostiraletan aritzen dira haiekin, 16:30etik 20:00etara. Azken biak, berriz, larunbat goizetan. Otsaila akaberan hasi zuten ikastaroa. 45 orduko iraupena du, beraz, despeditzear dute. Ordurako bakoitzak bere jaiotza egina izanen du. Irakasleak pozik daude taldearen martxarekin eta aurrera egitea espero dute, "ea eguberritarako zerbait egitera animatzen diren". Sakanako Belenzaleen Elkarteko kideak uhartearrei laguntzeko prest agertu dira. Aurten Uharten egin dute ikastaroa, "Agurainen egitea eskatu ziguten, baina ez dugu nahikoa jenderik", zehaztu digute.IritziakIkasleak, bitartean ikasitakoarekin pozik daude. Ana Ruizek aitortu zigun "harrapatu egiten zaituen jarduera" dela. Paki Sanchezi motz egin zaio ikastaroa, "gero eta ilusio gehiagorekin etortzen zara". Lucia Lacalle ere ikasitako teknika berriarekin pozik zegoen. Izaskun Gorritik, berriz, esan digu klaseak ziztu bizian pasa zaizkiola eta poz-pozik dagoela gauza berriak deskubritzen. Elkarteko kideen zorionerako, uhartearrek esan digute segituko dutela.Luis Borrega, Javier Beunza eta Katy Mayor irakasleekin batera lanean harrapatu genituen ikasleak: Jose Luis Castillejo, Antonio Zubieta, Antonio Urroz, Cristina Iturmendi, Alex, Izaskun Gorriti, Lucia Lacalle, Maria Jesus Iglesias, Ana Ruiz eta Paki Sanchez.