Bilduko alkatea

Guaixe 2011ko maiatzaren 27a

Uhartearrek igandean ezohiko bi zerrenden artean aukeratzeko aukera izan zuten. Orain arte independenteak eta ezker abertzalea izan dira hauteskundeetara aurkeztu izan direnak. Aurrenek ez dute zerrendarik osatu oraingoan eta, bigarrenek, Bildu koalizioarekin bat egin dute. Aurrean alderdi popularra zuten. 10 uhartearretik 7k Bilduren aldeko boza eman du eta Bilduk lortu ditu bost zinegotzi. Javier Rodriguez Astiz izanen da alkatea. Popularrek, berriz, bi zinegotzi izanen dituzte 107 botoei esker. Uharte Arakilen parlamenturako zerrenda bozkatuena Bildurena izan da, alde handiz. Koalizioak bozen %34a jaso ditu, ezker abertzalearen zerrendak lortu zituenak hirukoiztuz ia. NaBai 2011k lehen postutik bigarrenera jaitsi da Uharten, dozena bat puntu jaitsi eta gero. Bi zerrenda abertzaleek aurreko deialdian baino 19 boto gehiago eskuratu dituzte. Parlamentura eskuina banatuta aurkeztu da eta bat eginda baino 6 boto gutxiago lortu dute. Hori bai, ehunekotan, bi puntu igo dira. Hala ere, bi zerrenden botoak batuta, 117, udalerako PPk lortutakoaren gainetik gelditzen da (10 gehiago). Bestalde, sozialisten babesa erdira jaitsi da, 25 botorekin geldituz. Antzekoa gertatu zaio CDNri. Izquierda-Ezkerraren galera ez da hainbestekoa izan. Haien pare gelditu dira ia Nafarroako Berdeak Uharte Arakilen. Aipatzekoa ere kanabikoek bozen %1 gainditzea lortu dutela. Udalaren osaketaBildu1. Javier Rodriguez Astiz2. Haitz Uharte Martiarena3. Ainara Aiestaran Ijurko4. Juana Maria Sainz Betelu5. Miren Rabaz IrañetaPP1. Iñigo Saenz Murga2. Juan Jose Saenz De Urturi Garcia