Drogak hizpide gazteekin

Guaixe 2011ko maiatzaren 27a

Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Uharte Arakilgo gazteen laguntzarekin, gazteendako zuzendua dagoen drogei buruzko tailerra antolatu du Uharte Arakilgo Aralar Mendi elkartean. Tailerrak bi saio izango ditu, bata maiatzaren 27an eta bestea ekainaren 3an, hurrengo bi ostiraletan, hain zuzen. Saioak arratsaldetan izanen dira, 19:00etatik 21:00etara, Aralar Mendi elkartean.Eduki ugari tailer parte hartzaile eta dinamikoanLehen saioan ondoko edukiak landuko dira: drogen sailkapena; drogen kontsumoaren egoera iraganean, gaur egun eta etorkizunean; drogak ez onak ez gaiztoak; drogen kontsumo motak: erabilpena, abusua eta menpekotasuna; nola azaltzen ditugu drogekin harreman desberdinak?; eta droga batekin harremanaren eraginak: pertsona, testuingurua eta substantzia. Oreka eta desoreka harremanak.Bigarren saioan ere eduki ugari egongo da lantzeko: kontsumo baten aurrean erabakitzea; abstinentzia: arrazoia norbaitek ezetz esateko. Talde presioa, norberaren konbikzioa; arriskuak murrizteko jarraibideak: astean zehar/festa baino lehen/festan/ festa eta gero; aportazioak; eta materialen banaketa.Oso tailer parte hartzailea eta dinamikoa izango dela adierazi dute antolatzaileek. Horregatik animatzeko deia egin diete Uharte Arakilgo gazteei, lasai asko eta giro ederrean drogen fenomenoei buruz hausnarketa egiteko. "Gazteen iritziak, zalantzak, esperientziak gertutasun handiko dinamizatzaileekin lantzeko aukera izango da. Hortaz, anima zaitezte!" egin dute deialdia.