Akabo festak

Guaixe 2011ko ekainaren 28a

Igandea despeditu zituzten uhartearrek sanjuanak. Alkateak, Javier Rodriguez Astizek, piztu zuen ostegunean festen hasierako suziria. Patata tortilla lehiaketan, bestalde, 30 lehiakide izan ziren. Taldeetako batek 36 arrautzetako tortilla prestatu zuen. Epaileak bere lana egin ondoren, tortilla guztiak zatitu eta auzate ederraz gozatu zuten uharterrek. Ostiralean herri bazkari animatua izan zen. Larunbatean, berriz, Zamartzeko monastegian bildu ziren uhartear ugari, prozesioan hara joanda. Meza eta gero auzatea izan zuten. Larunbatekoa jubilatuen eguna izan zen eta 155 bildu ziren bazkaltzera. Omenaldien garaian aurten 90 urte bete edo beteko dituzten bazkideak zoriondu zituzten: Concepcion Zarranz, Filomena Marin, Eusebia Azpiroz, Josefa Zudaire eta Enedina Aragon. Bestalde, aurten 50 urte bete dituzten kintoek mende erdia ospatzera bildu ziren. Halakorik Uharten egiten den estreinako aldia da.