Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Fidagarritasun altuko torlojugintzan sailean lan eskaerarik ez dagoelako onartu daOstiraletik urtea despeditu arte indarrean egonen da Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) Lanekon. 66 langileri eraginen die espedienteak, eta haiek aldi baterako lanera joateari utzi beharko diote. Zuzendaritzak sei hilabetetan 120 egun erregulatzeko aukera eskatu ditu, baina LAB-etik gaztigatu digutenez, "oporrak tartean egonda, zuzendaritzak behar baino egun gehiago eskatu ditu erregulatzeko. Ez du ematen". ELA sindikatuak jakinarazi digunez, zuzendaritzak estrak eta oporrak ehuneko %100ean osatuko ditu eta lanik egiten ez den egunetan, langileen soldata gordinaren %87 osatuko du. Iazko udazkenean bi EEE onartu ziren Lanekon. Haietako baten ondorioz 40 lanpostu desegin ziren. Bigarren espedientearekin, langileek aldi batez lan egin gabe egon ziren. Azken espediente hori urtearekin batera despeditu zen. LABek jakinarazi digunez, "ordutik ordu poltsa erabili dute, langileak zegoen lan kargara egokitzeko". Laneko SAL enpresak bi ekoizpen adar ditu. Batean, fidagarritasun altuko torlojugintzan aritzen da, eta bestean errepideko garraio berezietarako ekipoak egiten ditu. Iazko udazkenean azken horretan lan eskaera gutxi zeuden. Gaur egun zerbait mugitu da, baina torlojugintzako saila da lan karga ez duena orain.