Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aralar Mendi elkarteko mendi klubak Uharte Arakil-Beriain III. Km Bertikala mendi lasterketa antolatu du irailaren 18an, igandean, goizeko 10:00etan hasita. Proba bi txapelketetarako baliagarria da: Lasterketa Bertikalen Euskal Herriko Kopa erabakiko du, eta Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako puntuagarria izango da. Uharte Arakildik aterata Beriaingo San Donato ermita izango dute helburu (1.494 m) irteera hartuko duten korrikalariek. 5 km-ko lasterketa da, baina 1.023 metroko desnibelarekin eta sekulako etapa eta maldekin. Km bertikaletan egin ohi denez, parte hartzaileak banaka-banaka aterako dira, proba kronometratua izango baita. Izena ematea non eta nolaAbuztutik aurrera eman ahal da izena www.uhartearakil-beriain.com web gunean inskripzioa eginez. Bertan dago informazio guztia.