Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aralar Mendi elkartean hobekuntza lanak egiten ari dira. Kisusgileak hilaren hasieran hasi ziren lanean eta despeditu bitartean, elkartea ezin erabili daude bazkideak. Artzain Egunerako guztia prest egonen da, ordea. Iñigo Gorostidi elkarteko presidenteak jakinarazi digunez, elkarteko lehen eta bigarren solairuetako zoruan zegoen tarima aldatu eta haren ordez porlana eta baldosak jarriko dira. GehiagoHorrekin batera, udal arkitektoak hala aginduta egur biltegi ondoan zegoen eskailera kiribila kendu egin da. Gora igotzeko eskailera elkartera sartu eta ezkerretan izanen da etorkizunean. Gorostidik azaldu digunez, aldaketa horiek ez diote elkartearen banaketari eraginen. Batean zegoen mahaia bestean jarriko da. Lan horiekin batera, teilatua ere konpondu da. Hainbat habe pipiak jota zeuden eta ordezkatzea premiazkoa zen. Gorostidik esan digunez, lan guztiak 165.000 euro inguruko aurrekontua dute. Dirutza horri aurre egiteko elkarteak Rural Kutxaren mailegua hartu du. Bazkideek lanak ordaintzeko urtero kuota bat gehiago ordaindu beharko dute. Aralar Mendiko bazkide 230 bat pertsona dira.