Gorritiren musika CDra

Guaixe 2011ko irailaren 6a

Iruñeko Coral de Camara abesbatza buru-belarri murgildu da Felipe Gorriti uhartearraren musikaren grabazioan. Abesbatzako zuzendari David Guindanok abesbatza eta organorako, abesbatza eta bakarlariarendako eta organorako obrak hautatu ditu. Coral de Camarak joan zen astean egin zuen azken grabazioa Tolosan. CD bikoitza gizonezko ahotsendako Ecos de Andia obrak eta sokazko instrumentuendako Adagioak osatuko dute.Organista eta musikagileaFelipe Gorriti Osanbela (1839-1896) Uharte Arakilen jaio zen. Aita organista eta musikagilea zuen eta etxean ikasi zuen musika txikitatik. Gero, Iruñean Mariano Garciarekin eta Madrilen Hilarion Eslavarekin osatu zituen musika ikasketak. 1859tik 1867ra Tafallako Santa Maria elizako organista izan zen, Tolosako Santa Maria elizako organista postua eskuratu zuen.Bere garaiko organista nagusienetakoa izan zen eta musikagile moduan 250 lanetik gorako ondare oparoa utzi zuen. Horien artean dira, adibidez, Meza Re-n, Meza Do-n eta Agur Jesusen Ama abesti ezaguna. Bere eragina oso garrantzitsua izan zen bai musikagile berrien trebakuntzan eta baita Tafallan eta Tolosan musika sustatzen ere, musika banden bitartez.