Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko 44. urteetan bezala, agorrileko azken igandea artzaintza goresteko tokia bihurtu zen Uhate Arakil. Makina bat jende bildu zen Uharten egun ederraz gozatzeko.Eguerdian Iñaki Idoate, Alhambra Jatetxeko sukaldaria omendu zuten. Aurtengo gazta txapelketak 30 urte egin ditu, eta Iñaki Idoate hasieratik ibili da epaile lana egiten eta artzain gaztaren balioa ezagutzera ematen. Yolanda Barcinak, Nafarroako Gobernuko lehendakariak makila eman zion 30 urtetan epaile aritutakoari eta, Lourdes Goikoetxeak, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Kontseilariak txapela jarri zion. Ekitaldi horretan gazta txapelketako lehendakari izendatu zuten.Bazkaldu aurretik, eta sariak banatu ondoren, gazta txapelketako gazta irabazlearen enkantea egin zen. Iruñeko Muga de Beloso Hotelak 4.290 euroren truke erosi zuen aurtengo gazta txapeldunaren erdia (700 gramo). Herri bazkariaren ondoren jendea Geinbera zelaian bildu zen, artzainen eta haien txakurren trebetasuna ikusteko.SariakXXX. gazta txapelketa1. Felipe Agirre Iñiguez (Eulate).2. Lopez Azpilikueta eta San Martin Ibarra (Lezaun).3. Jose Oiartzun (Baraibar)XXIV. Ardimotzaileen txapelketa1. Pablo Iturbide Burguete, Alduate.XVI. Ardiki txapelketa1. Gazteluleku elkarteaXLIV. Artzain-txakurren txapelketa1. Ttiki, Aresoko Antonio Alustizarena.2. Bat, Aresoko Antonio Alustizarena.3. Lagun, Joxe Mari Ixtilart.Latxa ardien esne ekoizpen txapelketaArkume burugorriak1. S.C.LópezAzpilikueta (Lezaun).Arkume arpeltzak1. S.C.Ezkurra Esquisabel(Izurdiaga).Arkume heldu burugorriak1. JuanJoséIrungaray Alemán (Azpilikueta).Arkume heldu arpeltzak1. S.C. Loperena Goñi (Egozkue).Latxa ardien txapelketa morfologikoaArkume burugorriak1. S.C.LópezAzpilikueta (Lezaun).Arkume arpeltzak1. S.C. Irigoien Rekarte(Arizkun).Arkume heldu burugorriak1. S.C.MartirenaSagastibeltza(Uitzi).Arkume heldu arpeltzak1. S.C.LoperenaGoñi (Egozkue).