Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aralar Mendi elkarteko mendi klubak antolatuta igandean, irailaren 18an, Uharte Arakil-Beriain III. Km Bertikala jokatuko da.Igandean 10:00etanIgandean goizeko 10:00etan abiatuko da proba Uharte Arakilgo frontoitik. Dortsalen banaketa eta helmugara igotzeko arroparen bilketa, berriz, herriko plazan egingo da, goizeko 8:00etatik 9:30era.Km bertikaletan egin ohi denez, parte hartzaileak banaka-banaka aterako dira, proba kronometratua izango baita. Uharte Arakildik aterata Beriaingo San Donato ermita izango dute helburu parte hartzaileek (1494 m). Proba motza da, baina intentsitate handikoa: 5 km-ko lasterketa, baina 1.023 metroko desnibelarekin eta sekulako etapa eta maldekin.Pasa den urtean 162 korrikalari aritu ziren, eta aurten 158 daude izena emanda. Inskripzioa itxita dago baina informazioren bat nahi duenak antolakuntzaren web orrira jo dezake.Gainontzeko korrikalarien denboraren erreferentziarik ez dutenez, lasterkariek erlojuaren kontra eta euren buruaren kontra egin behar izaten dute lana. Joan den urtean, bi errekor berri lortu ziren, gizonezkoena eta emakumezkoena Didier Zago espezialistak bata (40:21) eta Izaskun Zubizarretak bestea (51:13). Ikusleek korrikalarien lana gertutik ikusteko aukera dute izango dute igande honetan. Edozein toki da aproposa proba jarraitzeko, baina azken zatia da gogorrena eta ikusgarriena"SariakNeska eta mutilendako sariak izango dira: txapeldunek garaikurrak, txapela eta 300€ jasoko dituzte, bigarrenek garaikurra eta 150€, eta hirugarrenek garaikurra eta 100€. Beteranoendako garaikurra izanen da.Nutrizionistaren laguntza.Aurtengoan, berrikuntza modura, Nerea Cenoz nutrizionistaren laguntza izango da. Berarekin partehartzaileendako hornidura espezifiko bat egin da, modu honetan ahalik eta azkar eta hobekien indarberritu daitezen mendiko lasterketa gogor honetan.www.uhartearakil-beriain.comProbako informazio guztia.