Arrieta bere herrian omendua

Guaixe 2011ko irailaren 30a

Atzo goizean, Uharte Arakilen Sanmigel festei hasierako etxafuegoa Jose Luis Arrietak bota zuen. Festei hasiera eman eta gero txirrindulari uhartearrari omenaldi xume baino hunkigarri bat egin zitzaion. Bertan, bizikleta gainean egindako ibilbidea aitortu zitzaion. Omenaldian, herriko alkateak eta kultura zinegotziak Arrietak egindako lana eskertu zuten. Oroigarri bezala, udaletik txapel bat eta herri txirrindularien partetik lore sorta bat eman zioten. Bukatzeko aurreskua dantzatu zioten.Omenaldiaren ondoren, txirrindulari ohiak aitortu zigun "orain fisikoki ez nahiz bizikleta gainean nengoenean bezain beste nekatzen, baina lan gehiago eskatzen duen postu bat da. 15 txirrindulariak ongi egoteaz arduratu beharra dago eta horrek denbora asko eskatzen du". Taldearen egoeraz galdetuta "babesleekin 3 urtez sinatzeak lasaitasuna eman digu, gaur egungo egoera dagoen bezala ikusita, zuzenean eragiten digun kontua baita" adierazi zuen uhartearrak. Etorkizunari dagokionez "oraingoz bizikleta kontuak alde batera utziko ditut, azaroraino, eta hortik aurrera heldu den urteko helburuak finkatzen hasiko gara".