Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lau botoren aldearekin Amaiur Uharte Arakilgo lehen indarra bihurtu da. Alde txiki hori atera dio UPN-PPri. Aurreko deialdian bezala, koalizio kontserbadoreak botoak galdu ditu Uharte Arakilen, oraingoan 23. Hirugarren indarra Geroa Bai bihurtu da sozialistek haien bozen bi heren galdu eta laugarren gelditu direlako. I-Ek, bestalde, dozena bat botorekin mustu da Uharten.Amaiur eta Geroa Bai taldea nagusi dira Uharte Arakilen, UPN-PP eta PSN taldeari 35 botoren aldea atereaz. Abertzaleek aurreko deialdiarekin (NaBai 102 eta abstentzioa 70) 20 boto galdu dituzte eta 82 beste blokeak. Azkenik, Geroa Baik Uharte Arakilen NaBaik baino 33 boto gutxiago jaso ditu.