Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilgo Udalak hasiera batez onartu du udal pilotalekuaren funtzionamendua eta kudeaketa arautzen duen ordenantza. Horrela bermatu nahi dute herritar guztiek han lekua bermatua izatea, "kontuan hartuta talde bakoitzaren berezitasuna", eta kirol azpiegiturari ahalik eta aprobetxamendu handiena ateratzeko. Erabiltzaileek ordu batez erabiltzeko aukera izanen dute, beste ordu batez luzatuko daitekeena. Eskola publikoak eta Uharteko kirol taldeek (pilota eskola, futbol 7 taldea eta irristaketa eskola)ez dute erabileragatik ezer ordaindu behar, baina ikasturte hasieran 200 euroko bermea jarri behar izanen dute, sor litezkeen kalteei aurre egiteko. Uhartetik kanpoko kirol taldeak modu jarraian erabili nahi badute pilotalekua, Iturmendiko areto futboleko taldea ari da horrela, hileko 40 euro eta urtean 480 euro artean dauden tarifak ordaindu beharko dituzte jarduera jarria bada. Puntuala bada, 4 eta 7 euro artean, beti ere, 50 euroko fidantza jarriz. Bestalde, Itxesia futbol zelaia denboraldi honetan alokatu egin du udalak. Eloko txapelketa jokatzen duen Egiarretako Zaldua taldea ari da han jokatzen. KulturarakoItxesia auzoaren sarreran eta autobiara daraman kalearen ondoan udalak eraikina du, urtetan mojek erabili zutena. Hura berreskuratu eta gero udal agintarien asmoa da erabilera anitzetarako eta kultura-jardueretara bideratzea eraikina. Gaur egun han jaiotzak egiten ari den talde bat eta Galtzorratz taldea daude.