Udala emakumeenganako indarkeriaren kontra

Guaixe 2011ko azaroaren 24a

Uharte Arakilgo Udalak konpromisoa hartu du, bere eskumenen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz, "emakumeenganako indarkeriaren aurka udal politika aktibo, osoa eta koordinatua garatzeko, hitzetatik ekintzetara pasatuz". Uharte Arakilgo Udalak argi du indarkeria mota horri aurre egiteko hainbat motatako neurriak hartu beharko dituela kontuan, besteak beste: "heziketan oinarritutako prebentzio neurriak, eraso baten ondorengo asistentzialak edota erantzun soziala artikulatzeari begirakoak". Euskal Herrian aurten zazpi emakume erail dituztela gogora ekarri du Uharte Arakilgo Udalak, baita eraso sexistak ere, jai eremuetan emakumeek duten askatasun falta eta eraso sexistak areagotzea, lan eremuko jazarpena eta gazteen arteko sexuen arteko botere harremanak. Guztiagatik udalak ondorioztatu du, "emakumeen kontrako indarkeria gure herriko arazo sozio-politiko nagusia" dela. EgitarauaAzaroak 25, ostirala18:00etan hitzaldia. Genero indarkeriari dagokionean, benetan zenbat aurreratu dugu?20:00etan Kontzentrazioa udaletxe aurrean. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurka, eraso gehiagorik ez. Azaroak 27, igandea18:00etan Film emanaldia.