Uharte gozozaleen paradisu

Guaixe 2011ko abenduaren 16a

Jubilatuen elkarteak gozogintza lehiaketa antolatu duEuskal Herrian arte preziatua da sukaldaritza. Batzuen ustez, postreak dira gastronomiako izarrak dira. Uharte Arakilgo jubilatuak gozozaleak dira antza. Horregatik, gozogintza lehiaketa antolatu dute gaur arratsaldean. Lehiaketak tradizioa du Uharten, baina aurten aldaketatxo batzuekin dator: tarta lehiaketa izatetik, postre guztiak onartzera pasa dira.Gozozaleak oraindik ere lehiaketan parte hartzeko garaiz daude. Interesatuek gustuko postrea etxean egin, eta arratsaldean Uharteko Donibane jubilatuen elkartera eraman behar dute. Sukaldari onek haien lana baloratzen duten jatun onak behar dituzte inguruan. Ziur aski gaur arratsaldean boluntarioak ez dira faltako. Txapelduna erabakitzeko azken hitza Nafarroako ostalarien elkarteko lehendakariak, Altsasuko sukaldaritza eskola zeneko irakasleak, Gasteizko sukaldari batek eta 2 uhartearrek izanen dute.