Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Mendigoizaleen egun handia ospatuko da Aralarko santutegian. Dagoeneko 55. urtea da egun hau ospatzen dela eta urtetik urtera mendizale gehiago biltzen dira.Euskal Herri osotik etorritako mendizaleek bertan egun polita pasatzeko aukera izango dute. Ospakizun nagusiak eguerdian izango dira. Mendigoizaleekin lotura handia duen Aralarko santutegian 2 meza ospatuko dira. Lehena 11:45ean izango da mendigoizaleendako. Bukaeran aurkezten diren mendiko ekipamenduak bedeinkatzeko aukera eta Aingerua gurtu ondoren auzate ederraz gozatzeko aukera izango da. Bigarren meza, igande eta jaietako meza nagusia, 12:30ean izango da.Antolakuntzatik txoko guztietako mendizaleak gonbidatu nahi dituzten ospakizun hauetan parte hartzera, mendi buelta bat egiteaz aparte, egun polita pasatzeko aukera ere izango delako.