Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilgo udaletxeko ganbaran dagoen jaiotza erakusketa makina bat jende bisitatu du dagoeneko, hainbat herrietakoak gainera. 8 jaiotza daude ikusgai ganbaran. Haietako bi, artzainen gurtzea eta Egiptorako ihesa, Uharte Arakilen bertan egin dituzte. Donibane Jubilatu elkarteak antolatutako ikastaroan parte hartu zutenak egin dituzte: Jose Luis Castillejo, Antonio Zubieta, Antonio Urroz, Cristina Iturmendi, Alex, Izaskun Gorriti, Lucia Lacalle, Maria Jesus Iglesias, Ana Ruiz eta Paki Sanchez. Luis Borrega, Javier Beunza eta Katy Mayor izan dituzte irakasle. Gainontzeko jaiotzak, Sakanako Belenzaleen Elkarteak eginak dira (ostatua bilatzen, jaiotza, 2 errege kabalgata, erregeak eta atsedenaldia ihesaldian). Udaletxeko ezkaratzean, bestalde, Aralarko santutegian jarri izan den jaiotza ikusgai dago. Erakusketa udalaren laguntzaz antolatu da.Ordutegia Astegun eta larunbatetan,17:00etatik 20:00etara. Igande eta jai egunetan 13:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.