Zerradoako festak

Guaixe 2012ko apirilaren 27a

Zerradoa auzoak edo Katangak, uhartearrek ezagutzen duten moduan, bere festak ospatuko ditu biharkoan. Auzoko festak ospatzen diren 3. urtea izanen da. 2008an hasi ziren eta bi urtetik behin ospatzen dituzte festak. Auzokideek prestatutakoak dira ospakizunak eta haiek arduratzen dira jarritako barra kudeatzez. Gutxienez 70 bat lagun bilduko dira bazkaltzera, eta eguraldiak laguntzen ez badu frontoian izan beharko du bazkariak. Egitaraua12:00etan Txupinazoa. 12:30ean Erraldoien konpartsa eta trikitilariak. 13:00etan Alondiga. 15:00etan Bazkaria. 18:00etatik 4:00etara dantzaldia Vicenterekin. 20:30ean Txistorrada eta urdaia.