Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritarrek egiteko aukeratutako lanen artean Arakil ibaia garbitzea dago. Euri asko egiten duenean, gainezka egiten du eta Irañetarako bidea ur azpian gelditzen da. Horrek Amurgin aldeko baserrietarako bidea ixtea ekartzen du ere. Horregatik, Nafarroako Gobernuari diru-laguntza eskatu diote bidea garbitzeko. Txostena egina du udalak eta hartan aukeren artean ibaitik uharka kentzeko aukera ere jaso da. Zerradoa auzoan espaloiak jartzea ere eskatu zuten uhartearrek eta eskaera aztertzen ari da udala. Auzo horretan bertan, argiteria publikoa aldatu eginen da, gauez argitasuna hobetzeko eta aurrezpen sistema berria jartzeko. Gainera, herriko kaleetako zorua konponduko ditu aurten udalak, uhartearrek hala eskatuta. Trafiko gehien hartzen duten kaleetako zorua gaizki dago eta hura konpontzeko udalak bere baliabideak erabiliko ditu. Azkenik, Itsesia kaleko zorua berritzeko diru-laguntza eskaera egin dio Uharte Arakilgo Udalak Nafarroako Gobernuari. Horretaz gain, haur eskolan udan egokitzapen lanak eginen dira.