Zerradoako festak estalpean

Guaixe 2012ko maiatzaren 2a

Larunbatean bota zuen euri guztiarekin, Zerradoa edo Katanga auzoko festako egitaraua frontoira eramatea ekarri zuen. Hori bai, txupinazoa auzoan bertan bota zuten. Faustino Tadeo auzokideak piztu zuen festen hasierako etxajua. Euriagatik erraldoirik ez zen izan, baina iragarritako gainontzeko guztia bai. 80 bat pertsona bildu ziren bazkarian. Adindu batzuk ez ziren joan hotzaren beldur. Jarritako berogailua kontra egiten saiatu zen hala ere. Giro ederrean bazkaldu ondoren kartetan, dantzan, pilotan, baloiarekin, denetarako aukerak izan zituzten Zerradoakoek. Dantzaldi ederraz gozatu zuten ordu txikitaraino. Aparteko giroan. Bi urte barru atzera ere auzoko festak ospatzekotan gelditu ziren. Nahiz eta Auzokide adinduek urtero antolatzeko eskatu bazuten ere, bi urte barru ospatuko dira festak atzera ere, jendeak ilusioz har ditzan.