Iriburu eta Zubiaur-Mendikoa industrialdeak erregularizatu ditu

Guaixe 2012ko maiatzaren 3a

2005ean udalak onartu zuen eta garatu egin dira. Baina epaitegiak bertan behera utzi zuen udalaren erabakiak orduko alkateak bozketan abstenitu beharra zuela azalduzAurreko ostiralean Uharte Arakilgo Udalak Iriburu industrialdearen eta Zubiaur-Mendikoa industria-lurraren egoera erregularizatu zuen. 2005ean udalak berak dermio horietako hirigintza arauak aldatzea erabaki zuen, haietan industrialdeak egiteko. Epaitegien 2010eko erabaki irmo batek udalak 5 urte lehenago hartutako erabakia baliogabetu zuen. Bitartean industrialderako urbanizazioa egin zen Zubiaur-Mendikoan. Ostiralean Uharte Arakilgo Udalak hartutako erabakiarekin epaitegiek baliorik gabe utzi zituzten hirigintza aldaketak behin-behinean onartu zituzten. Nafarroako Gobernuak berretsi beharko ditu orain. Uharte Arakilgo Udalak erabaki horrekin gaia epaitegietan gehiago ez luzatzea eta, ahal den heinean, eraikia dagoena aprobetxatu ahal izatea nahi du.  Antza, industrialdean kokatzeko interesa luketen enpresak leudeke. Udalak onarpena egiterakoan industrialdearen sustatzaileei zenbait baldintza jarri dizkie. Udal arduradunen iritziz Iriburu industrialdea Itxesi auzotik gertu dago, eta gertutasun horrek auzokideei eragozpenak ez sortzeko neurriak proposatu ditu udalak, besteak beste, landare-pantaila bat jartzea. Apurtuak dauden gauzak konpontzea eta beste batzuk hobetzea ere proposatu die udalak. Aldi berean, udal arduradunek ordenantza onartuko du aurten industrialde horretan jarri litezkeen jarduerak arautzeko. Bere helburuen artean industrialdean kokatu litezkeen enpresek uhartearren ongizatea eta osasuna ez kaltetzea.  Kronologia2005-07-29 Arauak aldatzeko hasierako erabakia: 66.000 m2 Iriburun eta 90.000 Zubiaur-Mendikoan, industria-lurra izateko. 2005-11-04 Arauak aldatzeko behin behineko erabakia. Bi erabaki horiei helegitea aurkeztu zien Atxekik, alkatea gaian interesatua izanik bozketan abstenitu behar zuela iritzita.2008-01-09 Nafarroako Auzitegi Administratiboak ez zuen udalaren helegitea onartu.2010-03-29 Nafarroako Auzitegi Gorenak Uharte Arakilgo Udalak aurkeztutako helegitea atzera bota zuen. Udalak Gorenean helegitea aurkeztu zuen.2010-06-04 Alkatetzako taldeak dimisioa eman zuen. Aurretik 300 herritarrek besteak beste helegitea kentzeko eskatu zuten. 2010-10-04 Espainiako Auzitegi Gorenak Uharte Arakilgo Udalak jarritako helegitea ez zuen izapiderako onartu.66.000 m2Iriburu industrialdean urbanizatuta dagoena.