Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur eguerdian Itxesi auzoan ikusi dituzte Espainiako armadako militarrak Uharte Arakilen. Igerileku ondotik Andiarako bidean zihoazela jakinarazi digute. Bi kamioi eta bi jeed izan dira gutxienez militarrak ekarri dituzten ibilgailuak. Apirilaren 25ean Lakuntzako plazan gelditu ziren Espainiako armadako militarrak. Haietatik jaitsi eta Aralar aldera jo zuten militarrek. Ondorengo egunetan militarren helikopteroak Altsasu aldean ikusi zituzten.