Agiri, indusketa arkeologiko berria

Guaixe 2012ko uzt. 25a, 19:37

Madotz eta Aralarko santutegia lotzen dituen bidearen bazterrean dago Agiri (Agiregi) despopulatua. Astelehenean egitekoak zehaztu ondoren, asteartean hasi ziren indusketako aurreneko lanak. Zizurko Nagusiko institutuko irakasle Pedro Arrese da lanak zuzenduko dituenak eta berarekin batera Uharte Arakilgo Donibane Jubilatu elkarteko boluntarioak ariko dira. Udalak emandako lan-tresnak erabiltzen ari dira.

Asteartean Jose Mari Gorriti, Jose Beregaña, Jose Gorriti, Felix Beregaña, Rikardo Goikoetxea, Felix Goikoetxea, Iganzio Madinabeitia eta Eduardo Gonzalo aritu ziren lanean. Azken horrek alubi eltzeko ederra prestatu zuen bazkaltzeko. Gehiago ere ariko dira hurrengo egunetan. Jose Gorritik Beleixe Irratian (FM 107,3) esan zuenez, "umore ona daukagu, gustura egoten gara". Aurreneko egunean "sasiak kendu, motozerrarekin zuhaitzen bat bota eta ondoren, haitzurrarekin harriak elizatik ateratzen aritu gara" argitu du Gorritik.

Herriaz
Agiri herriaz Rikardo Goikoetxeak Beleixe Irratian (FM 107,3) esan zuenez, 900 metrotara dagoen Agiri herriko lurrak "handiak" ziren. "Baina Sakanakoak 600 metrotik gora etortzerik ez genuen. Orduan erabaki bat hartu omen zuten: hemengoak udan gora etortzen utzi behekoei eta, neguan, goian bizi zirenak behera joateko aukera izatea. Sozio egin ziren eta Sakanara bizitzera jaitsi ziren. Zeren udan aziendak nahi du leku freskora etorri". Goikoetxeak azaldu digunez, fazerioa edo plazerioa sortu zen, "Hiriberritik Egiarretaraino". Berak azaldu digunez, fazerioko herrietan bizitzen bukatu zuten Agiriko herritarrek, Hiriberrin, Ihabarren, Irañetan, Uharte Arakilen...

Gorritik gaineratu zuenez, "etxeetako harriak inguruan dagoen borda bat egiteko erabili zen duela 500 urte. Eta duela 50-60 urte ere harriak Irurtzunera eraman zituzten han berrerabiltzeko". Goikoetxeak aitortu duenez, "Kriston meritua izanen zuen jendeak nola ateratzen zuen bizitza. Nik ez dakit. Tontoak ez ziren".

662 137 496
Agirin boluntario lan egin nahi duenak Eduardori hots egin diezaiola. Lanera joan nahi duena esku zabalik hartuko duteEtxabeAralarko magalean dagoen Uharteko beste despopulatu bat da. Jubilatu elkartearen asmoa da herriko elizaren aztarnetaraino bidea garbitzea.

 

Gertutik
Pedro Arrese
Indusketako arduraduna

Nolaz bukatu duzu Agirin?
Etxarriar batzuk mugitzen ari dira Erdi Aro hasierako herriak bilatzeko. V. eta X. mendeen arteko epea, Erromatar Inperioa bukatzen denetik Erdi Aroa ezagutzen den arte. Sakanan herri txiki asko zeuden, 100 bat despopulatu daude. Une jakin batean, erregearen erabakiz, gune jakin batzutan biltzea erabaki zen. Aurretik zeuden herri batzuetan hiriak egin ziren eta herri txikietako jendea haietara joatera behartu zen. Ordukoak dira Uharte Arakil, Etxarri Aranatz, Agurain... V. eta XIV. mendeen artean izan ziren herri haien aztarna ugari gelditzen dira. Sakanatik jaso zenuen gonbitea, beraz?Bai. Agirira etorri ginen uhartearrak gidatuta eta zituen aukerak aztertu genituen. Garbitu eta ongi geldituko da. Hemen dauden etxeen hormak dauden bezala opatzea ez da normala. Lanerako baldintza egokiak eskaintzen ditu.

Baimenarekin ari zarete, ezta?
Bai, Vianako Printzea-Kultura Zuzendaritzak emana. Bi baldintza jarri dizkigute: jatorrizko lurra baino beherago ez jaistea eta hormak indartu behar ez izatea. Uhartearren laguntzaz ari zara?Donibane jubilatu elkartekoak poz-pozik etorri dira laguntzera. Pixkanaka ahal dena eginen dugu. Nondik hasi zarete?Eliza garbitzen hasi gara. Herri gainean dago eliza. Teilatua ezik, dena harriz egina dago. 13 x 6 metro ditu. Garaiko eliz guztiak bezala hilerria ondoan izanen zuen. Elizaren hegoaldean dagoen harresiak agian kanposantuaren muga markatzen du. Agian estalpe bat dago. Ikusiko dugu. Behar bada XIV. mende hasieran utzi zion eliza izateari. Ez dakit zenbat denbora kostako den. Ez dago despeditzeko data jakinik. 

Indusketa kanpaina segida baten hasiera izan liteke?
Bai. Garbiketak ea zer emaitza ematen dituen. Aztarnategiak berak etorkizunean egin litekeena markatuko du. Etxe batzuen planta nahiko ongi kontserbatu da eta agian merezi du etxeren baten planta berreraikitzea eta ezagutzera ematea. Toki polita eta eskerronekoa da, datu onak dituelako.

Zenbat etxeren aztarnak opatu dituzue?
20 bat etxe ikusi ditugu, 100 eta gutxi pertsona bizitzea litzateke normalena, kasurik onenen eta baldintza onenetan. Etxearen zati bat pertsonendako izanen litzateke eta bestea aziendarendako. Gogorra izanen zen hemen bizitzea, ezta?910 metroko altueran, bizitzeko baldintza onik ez du. Neguak oso gogorrak dira. Nekazaritza, zena izanen zen. Uharte Arakil osatu zuten herriak baino lehen hustu zen herria. Erregeak beste herriak hustutzea agindu zuenerako Agiri ez zegoen.