Artzai Egunak 45 urte

Guaixe 2012ko abuztuaren 23a

45 urte. Erraz esaten da. Igandean 45 urte beteko ditu Uharte Arakilgo Artzai Egunak. Data borobila, potoloa eta, nola ez, ospatzeko modukoa. Uharte Arakilgo Aralar Mendi elkarteak urte horiek guztiak daramatza artzainen festa bilakatu den jai herrikoi eta polita antolatzen. Nafarroako festen egutegian toki propioa du Artzai Egunak, eta urtero jendetza biltzen da Uharteko kale eta txoko ederretan. Urtero ia jai berbera izaten da-gazta txapelketa garrantzitsua zenbaki potoloak mugitzen dituen enkante ikusgarriarekin, ardi mozte txapelketa ikusgarria, ardi latxa esne-ekoizpen lehiaketa, ardiki gisatuaren lehiaketa eta nola ez, artzain txakurren lehiaketa-, baina aldi berean ezberdina dena, eta horregatik urtero Uhartetik buelta bat ematera gonbidatzen duena: mota guztietako jaki eta gutiziak eskaintzen dituzten hamaika postu, musika lagun primerako giroan mokadutxo goxoak hartzeko txoznak eta tabernak, artisau postuetan galtzeko aukera, gazta bikainak erosteko parada, azken teknologiako lanabes eta makineriak gertutik ikusteko ahalbidea, aspaldiko ezagunekin elkartzeko aukera, pertsonaia ezagunak gertutik ikusteko paradaˇ eta animatzen denarendako herri bazkari paregabea. Arratsaldean txakurrek artzainen aginduei nola egiten dieten kasu ikustea ahaztu gabe.  Hori eta gehiago eskaintzen du igandeko Artzai egunak. Aralar Mendi elkarteak garai bateko artzantzaren bizimodua gogora ekarri nahi du Artzai Egunarekin, eta, aldi berean, egungo artzainak omendu nahi ditu festa giroan. Ogibide zahar honek sortzen dituen produktuei bultzada eman nahi zaie igandeko festan, eta horretarako, artzainen bizitza eta baliabideak ardatz hartuta prestatzen da egitaraua, ia urtero errepikatzen dena baina gogoz hartzen duguna. Ongi pasa igandean Uharten!45. Artzai Eguna. EgitarauaArtzainen omenaldi festa10:00etan Epaimahaiaren hautaketa. Aurreskua.10:30etik 14:30era Nafarroako ardi latxa gaztaren XXXI. txapelketa. Saritutako gaztenenkantea, dastatzea eta gaztaren feria. 10:30etik 13:30era Nafarroako ardi latxaren XXIX. erakusketa eta esne-ekoizpenlehiaketa (hau da bertako ardi latxaren txapelketarik garrantzitsuena). IX. latxa arrazako ardi aukeratuen lehiaketa nazionala. Goizean Artzain bat betidaniko erara gazta egiten ikusi ahal izango dugu Donibane plazan.11:00etatik 13:00etara Nafarroako XXV. ardi mozte mekanikoaren txapelketa,Espainiako txapelketarako sailkagarria.11:00etatik 14:00etara Euskal artzain txakurren, Pirinioetako artzain txakurren etagalzorian dauden arrazen XX. erakusketa.12:00etan  Agur Jaunak. Artzain egunean parte hartu duten pertsona, entitate eta taldeei omenaldia.12:15ean XVIII. ardiki gisatuaren txapelketa eta dastatzea.12:45ean  Nafarroako ardoen XVIII. dastatzea.13:30ean Goizeko lehiaketa guztietako sariak eta txapelak banatuko dira. Ondoren,gazta erdi irabazlearen enkantea plazan.14:30ean Uharte Arakilgo frontoi estalian herri bazkaria. Zikiro errearen janari berezia (txartelak argibide mahaian salduko dira goiz guztian barna).17:00etan Nafarroako 45. Artzain Txakurren Lehiaketa Ofiziala Geinberakobarrutian (Euskal Herriko eta Nazioarteko txapelketetarako sailkagarria).*Goiz guztian zehar: gazten eta eskuz eginiko beste produktuen erakusketa; eskulanen erakusketa: kaikuak, egurrezko uztaiak, apaingarriak, zeramika, egurra, ardazlariak, taloakˇ Euskal dantza, musika taldeak eta joaldunak. www.artzaieguna.com.Artzai eguneko informazio guztia.