Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilgo Di da taldearen lehen lanak, Kriminal bat diskoak, uda atarian ikusi zuen argia. Laukoteak bere abestiak zabaldu nahi izan ditu diskoarekin. Diskoa salgai dago Sakanako tabernetan.IbilbideaDi da taldeak 2007an eman zituen lehen urratsak. Iruñeko Josu (ahotsa) eta Uharte Arakilgo Haitz (gitarra eta koruak), Atxer (baxua eta koruak) eta Julenek (bateria eta koruak) sortu zuten taldea. Uharten bertan lokal bat alokatu eta bertan entseatzen dute. Han sartutako orduek fruitua izan dute. Urte hasieran, zenbait abesti zituztela ikusita, Iruñeko K estudioan sartu eta grabatzen hastea erabaki zuten. Grabazioak taldearen lana zabaltzeko aukera eman die. Lehen zabalkuntza ustekabean etorri zen, Gaztea maketa lehiaketarekin. "Abestiak grabatuta genituen eta maketa lehiaketara aurkeztea erabaki genuen. Guretako sorpresa handia izan zen finalera iristea". 300 talderen artetik 25 hautatuen artean egoteak leku nabarmena eman zien Gaztea maketa lehiaketaren web orrian, zalantzarik gabe Euskal Herriko musikazaleendako erakusleiho bikaina. Di da taldearen musika zabaltzeko bigarren urratsa udaberri bukaeran etorri zen, Kriminal bat diskoa argitaratzean. Uharteko taldearen lehen diskoa Sakanako tabernetan zabaldu dute. Zuzenekoengatik galdetuta, Haitzek aitortu digu ez direla nahi adina ateratzen, "batetik zaila dagoelako, baina batez ere ez garelako behar adina mugitu" dio. Baina ez dira asko larritzen, musika jotze hutsarekin asko gozatzen baitute, "guretako ihesbide bat da" esan digu Haitzek. DiskoaUharte Arakilgo taldeak zortzi abesti bildu ditu lehen lanari. Haietako batek ematen dio izena diskoari: Kriminal bat abestiak, diskoko luzeenak. Txalaparta, baxua, bateria, gitarra eta ahotsak batzen dituen abesti ederra da, geldi-geldi indarra hartzen doana. Abesti indartsuagoak ere badira, baina Haitzen esanetan, "orokorrean abestiak ez dira oso gogorrak". Baxuak eta gitarrak protagonismo berezia dute. Josu abeslariak, berriz, goxotasuna eta indarra tartekatzen ditu. Batzuetan euskaraz besteetan gaztelaniaz, Di da taldeak baditu salaketa abestiak, baita abesti arinagoak ere. Melodia eta letra guztiak Di da taldeak berak sortuak dira, bat izan ezik. Zenbait kantutan Uharteko lagunen laguntza izan dute. Rokanrol, Sorgin gaua, Duintasuna, Infernu, 1 trago +, Ongi mongi, Haize bolada eta Kriminal 1. Zortzi abesti Di da taldearen aurpegi guztiak ezagutzeko. Di da: Kriminal batTaldekideak: Josu (ahotsa), Haitz (gitarra eta koruak), Atxer (baxua eta koruak) eta Julen (bateria eta koruak)Grabazioa: 2012ko ilbeltza eta otsailean Iruñeko K estudioan, Alberto Porresekin.Edizioa, konponketak eta produkzioa: Di da.Eskuratzeko: Sakanako tabernetan salgai 5 eurotan.www.jamendo.comKriminal bat diskoa doan deskargatu daiteke musika librearen katalogoan.