Jende ugari Artzain egunean

Guaixe 2012ko irailaren 4a

Halaxe bildu zen aurten ere agorrileko azken igandean, ospakizunaren 45. edizioan. Artzaintzaren inguruan antolatutako ospakizunak jendearendako erakargarri ugari eskaini zituen goizetik. Gazta egiten edo Aralarretik Andiarako bidean zihoan artaldea ikusteko aukera izan zuten. Antolakuntzak eguerdian  Maider Unda kirolari olinpikoa eta gaztagilea eta Felipe Gorriti musikari uhartearraren inguruan liburua idatzi duen Berta Moreno omendu zituen. Makina bat salmenta postu izan ziren, beste hainbat txapelketa ere. Esaterako, ardiki txapelketan Iturralde, Napardi, Gazteluleku eta Aralar Mendi elkarteek parte hartu zuten. Eguerdian gazta txapelketan saria irabazitako gazta erdian enkantean saldu zen. Solbes Gourmet SLk harengatik 4.280 euro ordaindu zituen, aurreko errekorra 30 eurotan gaindituz. Arratsaldean, artzain-txakurren lehiaketako sari banaketaren aurretik, Aralar Mendi elkarteak Rikardo Goikoetxea eta hil berri den Martin Francisco Galartza omendu zituen. Probako aurreneko bi edizioetako irabazleak izan ziren biak. Txakurrak gidatzen abilezia handiena Antonio Alustizak erakutsi zuen eta seigarrenez txapela jantzi zuen. XXXI. gazta txapelketa1. Ricardo Remiro. 2. Manuel Bengoetxea.3. Monica Ruiz de Larramendi.4. Lopez Azpilikueta eta San Martin.5. Jose Javier Sestorain.6. Hualde Ituarte.XXV. ardi-motzaileen txapelketa1. Rafa Beorlegi. XVIII. ardiki txapelketa1. Gazteluleku elkartea. XLV. artzain-txakurren txapelketa1. Txiki, Antonio Alustizarena. 2. Azeri, Jorge Oteizarena. 3. Neska, Jesus Razkinena. 4. Lagun, Jose Mari Ixtilartena.5. Alaiz, Pedro Ansarena. Euskal artzain txakur onena1. Txiki, Antonio Uharterena.2. Lagun, Jose Mari Ixtilartena. Hobekien jantzitako artzainaPedro Ansa, Aranokoa.XXIX. latxa ardien esne ekoizpen txapelketa2 urte baino gehiagoko ardiakArpeltzak, txapelduna Izurdiagako SC Ezkurra Eskisabel. Burugorriak, txapelduna Urdazubiko Xabier Bengoetxea. 2 urte baino gutxiagoko ardiakArpeltzak, txapelduna Elizondoko Maria Jesus Larretxea. Burugorriak, txapelduna Azpilikuetako Juan Jose Irungarai. Morfologia lehiaketa. 5 ardi helduArpeltzak, txapelduna Egozkueko SC Loperena. Burugorriak, txapelduna Iturengo Isidro Bazterika. Morfologia lehiaketa. 5 arkumeArpeltzak, txapelduna Arizkunko SC Irigoien Rekarte. Burugorriak, txapelduna Lezaungo SC Lopez Azpilikueta. Egozkueko SC Loperenak Abeltzaintza Ministerioaren sari berezia jaso zuen.