Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailaren 23an Uharte Arakil-Beriain kilometro bertikalaren 4. edizioa jokatuko da. Izen-ematea irekita dago. Interesatuek www.kirolprobak.com orrira jo behar dute. Gehienez ere 200 plaza daude. Oraingoz 78 lagun daude inskribatuta, haien artean zenbait sakandar. Korrikalariek Uharteko pilotalekutik Beriaingo gailurrerako igoera kronometratua egin behar dute, 5 kilometrotan mila kilometroko igoera, eta hortik lasterketaren izena. Uharteko lasterketa puntuagarria da I. Montaña Kirolprobak Ligarako. www.uhartearakil-beriain.comInformazio gehiago web orrian.