Felipe Gorritiren antologia kalean

Guaixe 2012ko irailaren 18a

Nafarroako ganbera-abesbatzak Felipe Gorriti (1839-1896) Uharteko musikagile eta organistaren musika grabatu du. Felipe Gorriti. Antologia grabazioa ez da disko formatuan argitaratuko, pendrivean baizik. Beraz, grabazioa USB lotura duen edozein gailutan entzun daiteke. Lana Arsis etxeak argitaratu du eta mundu osoan zabalduko da. Ekimenak Nafarroako Gobernuaren babesa izan du, bi erakundeek hitzarmena baitute "Nafarroako musika ondarea berreskuratu, gorde eta zabaltzeko". Lankidetza horren barruan, pasa den asteburuan Gorritiren inguruko hitzaldiak antolatu zituzten Nafarroako Goi Zikloko Unibertsitatean. Bestalde, Tafallan Uharteko musikari handiari eskainitako kontzertua egin zen.EdukiaCoral de Camara abesbatzak 19 abestu grabatu ditu, 2,45 orduko bilduman. David Guindano zuzendariak haien arteko zenbait obra azpimarratu ditu: kapera-maisu eta organisten Parisko elkarteak saritutako zazpi obrak (azkenean, lehiaketan ez parte hartzeko eskaera egin zioten uhartearrari, gainerako konpositoreak desanimatzen zituelako); Ecos de Andía obra, otxote bikoitzak abestua eta soka-laukotearendako Adagioa.Nafarroako Coral de Camararekin batera, zenbat musikarik parte hartu dute grabazioan: A Capriccio soka-laukoteak, Oscar Candendo organo joleak eta zenbait bakarlarik.Musikarekin batera, pendrivean Felipe Gorriti y la Coral de Cámara de Navarra bideoa eta zenbait argazki eta dokumentu daude. GrabazioaGrabazioa lau fasetan egin da: 2010eko urrian, Iruñeko urrian Iruñeko Karmeliten komentuan, 2011ko apirilean Eusako elizan, 2011ko ekainean Iruñeko Karmeliten komentuan eta 2011ko agorrilean Tolosako Santa Maria parrokian.