Beriain mendi gaina helburu

Guaixe 2012ko irailaren 21a

Aralar Mendi elkarteko mendi klubak, Uharte Arakilgo Udalarekin eta Nafarroako Mendi Federazioaren batera antolatuta, igandean, goizeko 10:00etatik aurrera, Uharte Arakil-Beriain IV. Kilometro Bertikala jokatuko da. Mendi lasterketa bi txapelketetarako baliagarria da: Lasterketa Bertikalen Euskal Herriko Zirkuiturako (Open) eta Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako. Korrikalariek banaka eta erlojuz kontra eginen diote aurre erronka gogorrari. Lasterketa ikusgarria da, bai probaren gogortasunagatik, bai mendiaren edertasunagatik. Horregatik, ia plaza guztiak bete dira: 178 korrikalarik eman dute izena. Haien artean, zenbait sakandar ageri dira. Beste zenbait sakandarrek, berriz, bide ertzetik edo mendi gainetik jarraituko dute lasterketa, korrikalariak animatuz. IbilbideaUharte Arakilgo pilotalekutik (471 m) aterako dira, Itxesi auzorantz. Hara iristearekin batera, ezkerreko bidea hartuko dute, Beriain aldera. Han hasiko da igoera gogorrena. Markatutako bidea jarraituz, 4,8 kilometrotan 1.023 metroko desnibela gainditu eta gero, Beriaingo gailurrean izanen dute helmuga, San Donato baselizaren ondoan.  SariakLehen hiru sailkatuek, hurrenez hurren, 300 euro, 150 euro eta 100 euroko saria eta garaikurra jasoko dute, gizonezko bai emakumezkoek. Lehen emakume eta gizon beteranoek garaikur bana jasoko dute. Gainera, errekorra apurtzen duenak 300 euro gehiago jasoko du. Horretarako, gizonezkoek 2011n Didier Zagok jarritako 40:21eko marka apurtu beharko dute, eta emakumezkoek joan zen urtean Ana Condek ezarritako 50:09koa.  www.uhartearakil-beriain.com Mendi lasterketari buruzko informazio guztia web gunean dago.Liburua salgaiIgandean, Uharten, salgai egonen da Javier Iturritxaren Euskal Herriko trokarte eta arroilak. Ateratako dirua Iñaki Otxoa de Olza fundazioarendako izanen da.